Agatha Christie
HERIOTZA NILO IBAIAN
Neska eder eta aberatsa da Linnet Ridgeway, eta ohituta dago
nahi duen guztia lortzera. Senarra bilatzean ere, ez du zalantzarik
izan bere lagun Jacquelineri mutil-laguna, Simon, kentzeko. Linnet
arrakastatsuak ez dakiena da berak uste baino lehenago aurkitu
behar duela bere bizitzako oztoporik handiena... heriotza.
Hercule Poirot detektibea Egiptoko tenplu eta paisaia liluragarriak
ikustera joana da, eta bapore-ontzi batean zenbait eguneko txangoa
egiten ari da Nilo ibaian zehar. Ontzi horretan bidaide suertatu
zaizkio, besteak beste, Linnet eta Simon ezkonberriak, eztei-bidaian
Egiptoko altxorrak ezagutzera etorriak haiek ere. Baina goiz batean
Linnet bere logelan tiro batez erailda aurkitu dute. Horrela,
bada, Poirotek, oporraldi patxadatsu batez gozatu beharrean, bere
trebezia eta irudimen guztia erabili beharko du hiltzailea nor
den asmatzeko. Eta lehenbailehen. Izan ere, hiltzailea ez da heriotza
batekin ase geratu...
Antzinako Egiptoko tenplu eta estatua misteriotsuak. Nilo ibaiaren
ur isilak. Jende bitxi eta susmagarriz beteriko bapore-ontzi bat.
Eta hilketa-plan makur baten itzala. Christieren eleberri klasikoetako
bat. On egin.
Heriotza
Nilo ibaian (.doc)
Igelak argitaratutako Agatha
Christieren beste liburu batzuk:
ORIENT-EXPRESSEKO
HILKETA
ETA EZ ZEN ALERIK
ERE GERATU
KATUA USATEGIAN
ROGER ACKROYDEN HILKETA