Ramateko sultanerrian altxamendu larri bat gertatu
da: Ali Jusuf printzeak familiaren altxorreko bitxi preziatuak
bere pilotu Bob Rawlinsonen esku uzten ditu, eta pilotuak bere
areba Joanen ekipajean ezkutatzen ditu.
Handik pixka batera, printzea eta pilotua hegazkin-istripu
batean hil dira. Joan Ingalaterrara joango da bere alaba Jenniferrekin,
eta goi-mailako andereñoentzako ikastetxe batean sartuko
du. Han, usoen artean, katu hiltzaile bat dago ezkutaturik, eta
Hercule Poiroten argitasunak baizik ez du jarriko agerian nor
den.