Agatha Christie
ETA EZ ZEN ALERIK ERE GERATU
ZORTZI PERTSONA, ELKAR EZAGUTZEN EZ DUTENAK, ingeles
kostaldeko uharte batera gonbidatu dituzte. Vera Claythornek uste
du idazkaritarako kontratatu dutela; Philip Lombard, abenturazale
bat, eta William Blore, detektibe-ohia, ziur daude zaintzaile
lanetan aritzeko kontratatu dituztela; Armstrong doktoreak uste
du uhartearen jabearen emaztea zaintzeko behar dituztela beraren
zerbitzuak. Eta Emily Brent, Mac Arthur jenerala, Tony Marsten
eta Wargrave epailea, berriz, aspaldiko lagunak bisitatzera gonbidatuak
direlakoan daude.
Uhartera iristen direnean, Rogers senar-emazteek
egiten diete harrera, etxezainak eta giltzariak alegia, eta esaten
diete Owen jauna ez dela iritsiko hurrengo egunera arte. Gau horretan
bapo afaldu ondoren, disko batean grabaturiko ahots batek bakoitzari
hilketa bat leporatzen dio, eta konturatzen dira inork ez duela
ezagutzen "Owen jaun" delako hori. Beraz, plan makur
batek ekarri ditu guztiak uhartera. Zer egin eztabaidatzen ari
direla, bertan hiltzen da Tony Marston, whisky pozoitua edanda
...
Agatha Christie. Torquayn jaio zen 1890ean,
eta literaturaren historian liburu gehiena saldu dituen nobelagilea
izan da.
79 hilketa-nobela idatzi zituen, eta haren
liburuak mundu zabaleko hizkuntza askotara itzuli izan dira. Bizi
zelarik lortutako arrakasta ez zen hil zenean ere itzali (1976);
horregatik merezi izan du «hilketaren erregina» izengoitia.
Igelak argitaratutako Agatha
Christieren beste liburu batzuk:
ORIENT-EXPRESSEKO HILKETA
KATUA USATEGIAN
HERIOTZA NILO IBAIAN
ROGER ACKROYDEN HILKETA