Agatha Christie
ROGER ACKROYDEN HILKETA
Arrats batez, Fernly Parkeko bere etxean, Roger
Ackroyd industria-gizonak bere barne-kezkak kontatzen dizkio Sheppard
doktoreari. Bezperan, Ackroyden emazte bihurtzera zihoan alargunak
bere burua hil du xantaia bati ihes egiteko. Urte bete lehenago
bere senarra hil zuen alargunak. Bere burua hil aurretik, ordea,
gutun baten bidez, sekretu izugarri bat dakienaren izena ematen
dio Roger Ackroydi.
Bere ezkutukoak kontatu eta handik laster, Roger Ackroyd sastadaz
hilda aurkitzen dute. Eta zorioneko gutuna desagertua da.
Agatha Christieren eleberri honek 1926an agertu bezain laster
eman zion ospea nazioartean, inor gutxik bezala erakutsi baitzuen
zeinen trebea zen kontakizunaren bilbea osatu eta enigma azken
uneraino argitu gabe edukitzeko. Eta horrekin batera, noski, beste
inon baino nabariago gelditu baitzen Hercule Poirot detektibe
belgikar axeriaren zorroztasuna.
Igelak argitaratutako Agatha
Christieren beste liburu batzuk:
ORIENT-EXPRESSEKO
HILKETA
ETA EZ ZEN ALERIK
ERE GERATU
KATUA USATEGIAN
HERIOTZA NILO IBAIAN