Arthur Conan Doyle
SHERLOCK HOLMESEN ABENTURAK 2
Arthur Conan Doylek detektibearen figura giltzarri
zuten narrazio laburrak idaztea bururatu zitzaionean lortu zuen
benetako arrakasta. Strand aldizkarian argitaratu zen lehenbiziko
saila 1891ko uztailetik aurrera. Aldizkariaren argitaratzaileak
historia gehiago idazteko erreguka ari zitzaizkion etengabe, eta
irakurleek argitalpenak bata bestearen atzetik agortzen zituzten
beren heroia berriro lanean ikusteagatik. Ondoren Sherlock Holmesen
abenturak izenburuarekin argitaratu zen bilduma gisa.
Sherlock Holmesen arrakastak Conan Doyleri medikuntza-lanak alde
batera uzteko aukera eman zion. Baina ez zuen pentsatzen Holmesi
betiko loturik geratzerik. Horregatik lehenbiziko hamabi abenturak
bukatzerako pentsatua zeukan bere pertsonaia hiltzea, distraitu
eta gauza hobeak egitea galarazten ziolako. Baina argitaratzaileen
eta irakurleen eskariei amore eman, eta beste historia mordo bat
idatzi behar izan zuen.
Irakurleak atseginez hartzen du historia bakoitzaren hasieran
Holmesek Watson doktorearekin duen elkarrizketa, eta irakurtzeko
gogoa handitzen zaio bezero berri bakoitza txunditzeko egiten
dituen adierazpenekin. Ondoren, gehiegi luzatu gabe, Holmesek
kasua inolako arazorik gabe argitzen du, misteriorik ilunena arazo
koxkor bat besterik ez zela garbi utziaz. Formula paregabea izan
zen. Eta gaur egun diren irakurleek ere oraindik balio duela frogatzen
dute.
Igelak argitaratutako Arthur
Conan Doyleren beste liburu batzuk:
ZIRRIBORRO ESKARLATA
SHERLOCK HOLMESEN ABENTURAK 1