Salneurrria: 7 Euro

Itzultzailea: Joseba Urteaga

Henry James

KOXKA BAT ESTUAGO

Henry Jamesek lehendik ere The Pupil eta What Maisie Knew idazlanetan haurren eta helduen arteko muga irristakorrak arakatzeari ekin zion arren, hamaika interpretazio ezberdin izan dituen eta sortarazten jarraitzen duen nobela labur eta
zorrotz hau da, bai bere lanik ezagunena, bai bere estilo-eraginkortasunaren gailurrik
garaiena.
Eszenatokia alderantzira jiratako paradisu bat da, non, geure irudimenaren ahalmenaz baliatuz, irakurleok asmatu beharko dugun, -nobelako entzuleak bezala, izuaren izuz ixtorioa ia arnasarik hartu gabe irakurri ahala- testuak aipatu ere egiten ez duen Gaizkiaren izaera, sekula idatzi den etengabeko anbiguotasun erakustaldi
bikainenaz gozatuz.

Igelak argitaratutako Henry Jamesen beste liburu batzuk:

ASPERNEN PAPERAK

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak