Arthur Conan Doyle
ZIRRIBORRO ESKARLATA
Liburu hau omenaldi liburua da. Ehun urte dira
Sherlock Holmes sortu zela. Mundukobdetektiberik ezagunena izatera
helduko zen pertsonaia hau ez zen ezerezetik sortu, E.A. Poek
eta bestek erabili zuten dezentez lehenago detektibearen figura
beren obretan. Baina ez zuten sekula Conan Doyleren pertsonaiak
lortu zuen adinako arrakastarik lortu.
Gutxi izan dira egilearen izena lurperatzea lortu duten pertsonaiak,
eta Sherlock Holmes dugu horietako bat. Hori aski da fikziozko
krimena gaitzat duen jeneroan bere lekua izateko.
Zirriborro Eskarlata dugu Conan Doyleren lehen nobela eta Sherlock
Holmes detektibea lehenbizikoz azaldu zena. Hortik aurrera misterio
franko argituko zuen. Hau izan zen argitu zuen lehenbizikoa. Obra
honek, bere zaharrean, oraindik haur sortuberriaren xarma gordetzen
du.
Igelak argitaratutako Arthur
Conan Doyleren beste liburu batzuk:
SHERLOCK HOLMESEN ABENTURAK
1
SHERLOCK HOLMESEN ABENTURAK 2