Koldo Izagirre
Barriola, San Adriango azeria
.Aizkorriko laburbide eta lapurbide guztiak ezagutzen ditu San
Adriango azeriak.
Azeria denez, oilategiak maite ditu, baina lumak ez zaizkio
asko gustatzen. Hegazti gaiztoak bizi dira lumajearen azpian...
Gaiztoena, putrea.
Lumatu egin nahi luke azeriak.
Baina putreak hegan daki, dena menderatzen du goi hartatik...
Gure herri literaturak sortu dituen ipuinetatik abiatuta, eta
borroka sozialak eta udalerrien arteko gatazkak hondatzen ari
diren giro batean, azeriaren ibiliek bat egiten dute Barriola ikazkin
bidelapurraren saioekin: daukanari kendu eta ez daukanari eman.
Mitoaren eta historiaren elkartze honek kontakizun txinpartatsu
eta aldi berean poetikoa sortu du.
Nobela honetan oinarritua da Juanba Berasategik zuzendutako
Barriola, San Adriango azeria fi lmea (marrazki biziak).