|
Sentimenduez
Ane Sarasketa
Norberaren sentimenduen inguruan hitz egiteko jaio dela dio Annie
Ernaux idazle frantsesak. Eta hala egin izan du, orain artean behintzat.Nire
bizitzan bizitakoak paperean idazteko egon daitezke arrazoi sozial
eta psikoIogikoak baina honen gainetik badago beste arrazoi nagusia
bat: konta ditzadan gertatu zaizkit bizitako gertaera guztlak.
Eta esaldi borobil horren itzalean sortu ditu bere lan guztiak,
dozena bat inguru: Les armoires vides, La honte, Journal du dehors,
Ce qu'ils disent ou rien, La Femme gelee, Une Femme, edo Je ne me
suis pas encore sortie de ma nuit, besteak beste. Bere lan guztien
artean, Pasio hutsa (1991) liburua aukeratu eta euskaratu du Joseba
Urteaga itzultzaileak Igela argitaletxearen eskutik. Eta La Place
(Lekua edo Plaza) eta L´Evenement (Gertakizuna) izenburuak
itzultzeko lanean diharduela aurreratu du. Udaberri aldean kaleratuko
dituzte aipatutako bi lanok. «Ernauxen obra guztia irakurri
ostean, ondokoaz ohartu nintzen: liburu bakarrak ez zuela erakusten
bere lana osotasunean. Horregatik, lanik adierazgarrienak izan daitezkeenak
aukeratu ditut, eta haiek itzuliko ditugu», aitortu du Urteagak.
Autobiografikoa, guztiz
Annie Ernauxen obra autobiografikoa da, oso-osorik. Idazteko beharra,
bere bizipenik barnekoenak kanporatzeko premia izan da egilearen
arrakastaren arrazoi nagusietako bat, aditu askoren esanetan. Sentimenduez
mintzatu baita beti, gordin-gordin, gainera. Beraz, liburu guztiak
idazleak bizitako gertaera batean daude oinarrituta. Urteagak berak,
umorez, zera aipatzen du: «Txantxetan esan ohi dut, bere bizitzari
etekina ongi atera diola emakume honek». Bestalde, Frantzian,
Annie Ernauxek bere garaian eraman zuen egunerokoa kaleratu dutela
aipatu du. «Interesgarria izan daiteke ikustea bere idazlana
zenbateraino izan den autobiografikoa eta zenbateraino literarioa».
Idazle frantsesak genero mota berri bat sortu duela dioenik ere
bada; bere lana ezin baita eleberri edo biografia hutsen ataletan
sailkatu, Ernauxek idatzi izan duena nahasketa bat da. «Gaur
egungo Frantziako, Erresuma Batuko, eta baita Espainiako literaturan
ere, bada joera berezi bat, nobeletatik urruntzekoa. Historiara,
saiakerara, autobiografietara... hurbiltzeko joera dago, eta Ernaux
adibide bat da», iritzi dio Urteagak.
Idazkeraz bi hitz
Estatus sozial altuetatik alde egin, eta talde sozial baxuetako
pertsonaiak edo gertaerak landu izan ditu idazle frantsesak bere
lanetan. Gertaera ezohikoa da hori, nolabait, Urteagaren ustetan:
«Literatura frantsesa literatura burgesa izan da beti. Eta
sortutako hutsune hori bete nahi izan du berak».
Familia, pasioa, maitasuna, abortua... idazleak berak bizitako gertaerak
islatu izan ditu paperean. Behin eta berriz, gainera. Hala, bere
obraren osotasuna ezaugarri horretan oinarri daiteke, akaso. «Autobiografikoak
dira, baina ez dira egolatrak, Munduko beste hainbat emakumek zein
gizonek bizitako eta sentitutako esperientzia arruntak dira. Testigantzak,
alegia, isilean gertatutakoak dira idatzitako guztiak».
Zuzentasuna izango da, seguruenik, Annie Ernauxen idazkeraren ezaugarri
nagusietako bat. Hornidura larregi gabe, zuzen hurbiltzen zaio irakurleari.
Hala ere, frantses «berezia» erabiltzen duela aitortu
du Urteaga itzultzaileak. «Errazagoa izango zela pentsatu
nuen hasiera batean. Baina, frantses oso berezia erabiltzen du.
Puntuazioa oso modu berezian lantzen du. Puntuak beharrean, esaterako,
komak erabiltzen ditu. Eta, bere-berea den idazkera sortzen du horrela.
Akaso, irakurtzean ez da hain nabarmena; aitzitik, itzulpena egin
behar duenak igarriko du».
Lehen begiratuan, puntuazio mota horrek urruntasuna sortzen duela
dirudi. «Lehorra ematen du. Txosten bat izan behar duela irudituko
zaigu. Egileak distantzia bat sortu nahi izango balu bezala. Sentimenduetan
kontrajarrita dagoen hizkuntza izan behar duela uste dugu. Aldiz,
kontrakoa lortzen du: sentimenduak barnebarneraino sartzen dizkio
irakurleari. Horretan datza bere maisutasunaren zati handi bat».
|