|
Hollywoodeko palmondoak euripean
Ibon Egaña
Hollywoodeko palmondoak euripean Mcoyk sistemaren
biolentzia estrukturala, norbanakoa harrapatu eta itotzen duena,
azaltzen eta kritikatzen du.
Horace McCoy ez da, ziurrenik, oso idazle ezaguna nobela beltzeko
beste zenbait klasikoren aldean, baina, idazle honen garrantziaz
jabetzeko, aski izan bedi gogoratzea bere Zaldiak akatzen ditugu
ba... harribitxia (Igela-ren Sail Beltza ireki zuena) Carnusek eta
Sartrek Amerikako lehen nobela existentzialistatzat omen zeukatela.
Beste behin ere, kalitatea eta arrakasta bide banatatik ibil daitezkeela,
alegia.
Beste hamaika lanbideren artean, kazetari eta Hollywoodeko gidoigile
izan zen McCoy XX. mendeko lehen erdian, eta ezin ekidin dugu parekotasunik
antzematea idazlearen eta Ralph Carltonen, liburuko protagonistaren,
artean. Ez dago esaterik liburua autobiografikoa denik, baina idazlearen
esperientzia pertsonaletik hurbil dagoen istorioa dugu liburukoa,
ezbairik gabe. Depresio garaian gidoigile aritutako McCoyk bertatik
bertara ezagutu ahal izan zituen Hollywoodeko industriaren miseriak
eta ustelkeriak. Idazlea bera ere izan zen sistema haren azpijokoen
biktima, eta injustizia haiek salatu, eta justizia egin nahian argitaratuko
zuen, 1935ean, Hobe nuen etxean gelditu, Dreamland amerikarraren
gupidarik gabeko kritika garratza.
Ralph Carston zinema-aldizkarien erruz iritsiko da Hollywoodera,
neoizko argiek itsututa (BIDE GUZTIEK HOLLYWOODERA DARAMATE diote
argiek, behin eta berriz, obsesiboki, itsugarri) zine-izar ospetsu
hihurtzeko asmoz. Baina agudo itzaliko dira argiak eta ilusioak,
berehala jabetuko da Carston argien atzean ez dagoela ustelkeria
eta azpijokoa besterik, pertsonak gizaki izateari utzi eta merkantzia
bihurtu behar duela zineman inor izango bada. Eta azkenean onartu
beharko duela bere buruari hainbestetan ukatutakoa: «Hobe
nuen etxean gelditu». Ez da debaldekoa McCoyk hogeita hiru
urteko gazte xalo eta inuzentearen ikuspuntua hartu izana nobelan;
izan ere, halatan, gordinagoa gertatzen da gizartearen azpijokoen
eta gaztearen errurik ezaren arteko kontrastea, garratzagoa da hala
kritika.
Hegoaldeko azentuak itxiko dizkio Ralphi arrakastaren ateak; estra
paperak izango dira lortuko dituen bakarrak, azentua dela medio.
Sotiltasun horrexekin azalduko du McCoyk pertsonaiak aldez aurretik
idatzitako patu aldaezin baten menera bizi direla, Mona pertsonaiak
dioen bezala: «Uste dut gure geroa, osorik, idatzita dagoelaj
aiotzen garen egunetik. Baita amaren sabelean sortzen gaituzten
egunetik ere, eta, zernahi eginda ere, ezin dugu aldatu. Ez dago
ihesbiderik ». Eta ulertu dugu azenturik ez balu ere itxiak
izango lituzkeela Ralphek arrakastaren ateak, ez dagoelako bere
esku etorkizuna. Zoriontasuna, arrakasta, Hollywooden jokatzen den
teatro-obraren izenak direla, eta Ralph -eta bera bezala frakasora
kondenatuak- ez dutela antzerki horretara gonbidatu.
Garaiko sistemaren salaketa gordina da nobela hau, eta, besteak
beste, horregatik ez bide zen zinemara eraman 1969ra arte, Hala
ere, sistema kritikatzeaz gain -eta agian batez ere-, sistemak norbanakoarengan
eragiten dituen angustia, ezinegon, ezintasun eta zalantza etiko-moraletan
arakatzen du McCoyk, Ralph Carston pertsonaiak bere buruarekin nahiz
ingurukoekin dituen elkarrizketen bidez. Finean, giza-izaeraren
anbiba
lentzia, bertuteak eta akatsak azaleratzen ditu nobelak; gizatasunaren
mugak non dauden galdetzera eramaten gaitu idazlearen luma zorrotzak.
Gizakiaren egoismoa noraino irits daitekeen erakusten digu McCoyk,
arrakasta pertsonalaren truke gainerako guztiak oinpean harrapatzea
zilegi den gizarte batean.
«Nobela beltza, funtsean, indarkeriaz ari da. Horrek ez du
esan nahi nahitaez hilketa, bortxaketa, lapurreta besterik ez duela
agertuko», diosku Peter Collinsek. Eta eskuartean dugun nobelak,
beltza izanagatik, ez ditu protagonista hilketa odoltsuak, borrokak
eta bortxaketak. Aitzitik, sistemaren biolentzia estrukturala, norbanakoa
harrapatu eta itotzen duena da MCoyk azaltzen eta kritikatzen duena.
Isileko, itzalpeko indarkeria da gizarte iparramerikarrekoa, ikusten
ez dena, eta horrexegatik da krudelagoa, koIdarragoa, ikusi ezin
diren hariek biktimaren lepoa inguratu, eta ihesbiderik gabe itotzen
dutelako.
Nolanahi ere, aurkituko du irakurleak liburuan heriotzarik, suizidiorik,
kartzelaldirik, baina guztiak ere ez dira icebergaren punta baizik.
Sakoneko biolentzia estruktural eta sistematikoak leher egitean
azaleratzen diren sintomak. Baina, eta kontraesana irudi lezakeen
arren, biolentziaren indar estetikoaz ere baliatzen da zenbait pasartetan,
ondo neurtu eta dosifikatutako irudi gogor eta iradokitzailez, Smithers
anderearen joera sadomasokisten bidez, esaterako.
Euripeko palmondoa erakusten digu Zaldi Eroak egindako azalak. Eta
Ralphek argitzen digu zergatia liburuaren erdi aldera: «Euri
azpian ez zegok gauza goibelagorik Hollywoodeko palmondo bat baino».
|