OZPIN
TANTAK
Ane Sarasketa
Hogeita bi urte zituela Idatzi zuen bere lehen eleberria Natalia
Ginzburg idazle italiarrak: Hirira doan bidea -orain Igelak euskaraz
kaleratua-. Ez zen, ordea, bere lehen lana izan. Aurrez bestelako
lan batzuk argitaratu zituen egunkarietan. Aurreko lanek ez bezala,
eleberri horrek, ordea, Ginzburgen literaturaren ezaugarri berezienak
batzen ditu bere baitan.
Idazle fina izan zen Ginzburg, baina oso zorrotza eta gordina. «Harrigarria
da estiloaren soiltasuna. Baina, are harrigarriagoa zera da: azalekco
konplikaziorik gabeko estilo horretan, are eta krudelago bilakatzen
du bai bere estiloa bai komunikatu nahi duena», dio Pello
Lizarralde itzultzaileak. Estilo eta hizkuntza sinple baina oso
aberatsa erabiltzen zuen idazleak.
Izan ere, sekretu txiki asko gordetzen ditu Gimburgen idazkerak
bere barnean. «Liburu horrek ozpin eta pozoi ugari du. Koilara
txikian zerbitzatutako ozpin tantak eskaintzen ditu autoreak; eta
samina are eta mingarriagoa egiten da horrela». Izan ere,
ez da estilo ariketa berezirik testuan. Handinahirik ez dagoela
dio Lizarraldek, eta horrek indar handia ematen diola narrazioari.
Ginzburgen obra historikoa ere bada, nolabait. Bi gudate bizi izan
zituen idazle italiarrak; bere senarrarekin, konfinamenduan eta
erbestean bizi izan zen; eta garaiko gertaera latzenak hurbiletik
bizi izan zituen. Hori guztia eta gehiago batzen du bere lanak.
Hirira doan bidea lanean lehen pertsonan idazten du autoreak. Eta
errepikapenez beteta dago testua. Ahozkotasunari oso lotuta dago,,
baina zabartasunik gabe. Hala azaldu du Lizarraldek, eta gurean
ere halalko autorerik izan direla gehitu du: «Neurri batean,
Atxagak egin zituen halakoak bere hasierako garaian: ahozkotasunari
erreparatu, berak entzun zituen istorioak moldatu, eta irakurleoi
ekarri zizkigun. Bi anai esaterako. Halako lanen tradizioa galdu
berria da; horregatik da hain hunkigarria».
Sena zainetan
Esan bezala, italiarrak oso gazte zela idatzi zuen bere lehen eleberria.
Eta sasoi hartan idazle gutxi batzuk besterik ez-zituela ezagutzen
esana zuen behin eta berriz autoreak. Txekhov idazlearen izena aipatzen
zuen. Hala azaldu du Lizarraldek: «Txekhoven eleberri bat
gustatu omen zitzaion. Eta hura zen bere erreferentzia bakarra».
Idazle horren eredua hartu zuen Ginzburgek, eta horri bere sena
erantsi. «Sen ikaragarria zuen emakurne horrek. Txekhov erro
modernoaren aitzindarietako bat izan zen. Gaur egun AEBetan minimalgeneroa
deitzen dioten horren aitzindaria. Eta Ginzburgek hura izan zuen
erreferentzia puntu bakarra. Kontuan izatekoa da hori. Bestalde,
Faulknerrek esandakoari kasu eginez, ezagutzen zuenaren inguruan
idazten zuen soilik». Horra hor bere arrakastaren beste giltzetako
bat.
lkuspegi femeninoa
Emakurneen idazkera ezberdina izan daitekeen itauna oso eztabaidatua
da aspaldian nonahi. Lizarraldek honakoa dio: «Emakumeek ez
dutela idazkera berezirik diote askok egun. Nik, ostera, kasu honetan,
berezia dela uste dut. Natalia Ginzburgek duen begiratzeko modu
hori emakumearena da. Oso gizon gutxik egin dezake halakorik. Sufritu
ere beste modu batera sufritu zutelako garai hura emakumeek, ziur
aski». Idazle italiarrak bizi izan zituen uneek ere zerikusia
izan zuten bere idazkeran. «Kontuak kontu, literaturaren eginkizuna
oso ongi ezagutzen zuen emakumea zen».
Itzal arteko ahots ozena
1916. urtean jaio zen, Palermon, eta gazte ekin zion idazle ibilbideari,
17 urte zituela. Bere bizimodu latzak bere.literatura mota definitu
zuen, ziur aski. Gazte ezkondu zen, Leone Ginzburgekin -bere abizena
jaso zuen-. Senarra konfinatu egin zuten, faxismoari aurre egiteagatik.
Hala, gaitzizenez sinatu zituen hainbat lan; Hirira doan bidea,
adibidez, Alessandra Tornimparti ezizenaz atera zuen. Bere lanak
ez ziren berandu arte ezagun egin. Egun, ordea, itzaletik irten
da haren-ahotsa, eta XX. mendeko ahotsik ozenenen artean sailkatu
dute. Editore lanetan jardun zuen, Italian batik bat. Eta bigarrenez
ezkondu zen. 1982an, Italiako Parlamentuko diputatu aukeratu zuten.
Egindako ibilbidearen adibide garbia da idatzitako lanen zerrenda:
E Stato cosi (1952), Tutti i Nostri leri (Gure iragana; 1952), Le
voci della sera (Ahotsak arrastian;1961), Lessico Famigliare (Familiako
esaerak; 1963) eta Familia (1977) besteak beste. Minbiziak jota
hil zen, 1991ko urrian.
|