|
Hirira doan bidea
Mielanjel Elustondo
Harribitxiak eman ditu ltaliako literaturak pasa
den mendean. Harribitxi horietako bat dugu Hirira doan bidea nobela.
Natalia Ginzburg-ek eman zuen argitara II Mundu Gerra oraindik ere
bukatzeke zegoela. Nataliak berak esana du artista txikiak artista
handien moduan idatzi ezin duen arren, gauza dela haiek bezala sentitzeko.
Hitz umilegiak Ginzburgen ahotan. Baina umiltasuna beharrezkoa da
bidean aurrera egiteko, ikasten jarraitzeko, maisulanak idazteko.
Hizkera garbi eta gordinaz II Mundu Gerra aurreko emakumeen kezka
eta ezinak kontatzen ditu. Gezurra, emakumeenak ez ezik, gizon-emakumeenak.
Halaxe idatzi zuen Palermoko idazleak hizkera soil hari buruz: "Esaldi
bakoitza zartada edo belarrondokoa izatea nahi nuen". Eta lortu
zuen, zinez. Pello Lizarraldek zartada ata belarrondoko berak eman
dizkigu liburua euskerara ekarrita.
|