|
Hirira doan bidea
Jon Benito
Garai bakoitzak bere poetika
izan du eta izango du. Poetika jakin batek baldintzatzen ditu garaiko
artistak, poetika berak baldintzatzen ditu garaiko irakurketak.
Ez gara Harold Bloomek ezarritako mendebaldeko kanonaz arituko bazter
honetan.
Baina, arrasto sakona utzi dute atzerriko idazle
zenbaitek garaiko idazleengan, eta hori azpimarratzeko adibide soil
bat azpimarratu nahi izan dugu gaurkoan.
Azken urteetan atzerrian oihartzun gehien izan
duen idazleetako bat irakurtzeko gonbita egin nahi dugu aste honetan.
Aukeratutako egilea Natalia Ginzburg da, eta, Pello Lizarraldek
euskaratutako "Hirira doan bidea", azalpen hauen arrazoia.
Natalia Ginzburgen lanak beste hizkuntza batzuetan
jarrai daitezke: "Le piccole virtú" izango da egilearen
lanik interesgarrienetako bat gaurko gomendioarekin batera. Desoreka
handirik gabeko narrazioak, kontaera gardena eta ahots lehorra dituzte
ezaugarri lanek. Egiaren poetika bat, garraztasunarena, minarena
erakutsi dute. Baita txikitasunarekiko edo zertzeladarekiko arreta
berezia ere. 1991n hil zen Natalia Ginzburg.
Ziur aski, orain bestela irakurtzen dira bere
lanak. Beste ikuspegi bat erakusten dute, beste molde bat, beste
begirada bat.
Baina arrasto sakona utzi zuen gerora ere.
Ondorengo irakurketak baldintzatu zituen. Natalia ez zen bakarra
izan: Margaret Atwood, Imre Kertesz, Stefan Zweig, Yi Sang eta beste
mila deskubritzeko daude oraindik. Deskubritzeko ez ezik, itzultzeke
daude oraindik. Norbaiten lana izango da hori, norbaiten ardura.
|