|

Irakurketa gidatxo hauek irakasleei zuzenduak dira batik bat, eta
irakurgaiak lantzerakoan zeri errepara dakiokeen ikasleei adierazteko
zenbait puntu lagungarri ematea beste asmorik ez dute.
Ez dira batere ponpoxoak, praktikoak izan nahi bailukete.
Horietako batzuk ikasle eta irakasleentzat ez ezik, beste edonorentzat
ere baliagarriak izan daitezke, idazle eta obra horiei buruzko literatura
kritikoak esan izan duena oso modu xumean bada ere bildua
baitago bertan.
Irakasleei bereziki eskertuko genieke gida hauei buruzko iritzia
ematea, erabilgarritasun aldetik batez ere, eta nola ez!
liburuek geletan izan duten harrerari buruz ere edozein iritzi eskertuko
genuke.
Oraindik ez dauden liburuen gidak osatzeko asmorik ere ez zaigu
falta, baina lan guztiak batera egin ez daitezkeenez, pixkanaka
ekingo diogu horri ere.
Gidatxo hauek gure webgunetik gupidarik gabe deskargatzeko eta
ahalik eta gehien erabiltzeko gomendioa egiten diegu, beraz, irakasleei,
eta honaxe idatziz. ahal duten guztiaren berri emateko eskaera.
|