Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Bidelagun  /  Werther gaztearen arrangurak

Werther gaztearen arrangurak

10,00

Nobelak Werther protagonistaren amodio gorabeherak narratzen ditu, 1771ko maiatzetik urte bereko abenduaren amaiera arte; zortzi hilabete horietako Wertherren asaldura, maitemin eta malurak.

 

Wertheren azaltzen zaigun maitasunaren nozioa gerora “maitasun erromantiko” gisa ezagutuko den horren ernamuina da nolabait. Maitasun pasioz betea, kasik irrazionala, gorabehera emozional eskergak eragiten dituena, gizartearen beraren kontra joan edo beste ezein oztopori –handia izanik ere– aurre egiteko gai dena.

 

Werther nobelak izan zuen harrera benetan ezohikoa izan zen. Ordurarte inoizko arrakasta handiena lortu zuen liburua izan zen, batzuen esanetan.

 

Itzultzailea: Matías Múgica.

Johann Wolfgang von Goethe

Alemaniako poetarik handiena. Jurisprudentzia ikasi zuen Leipzig eta Estrasburgoko unibertsitateetan, baina, bere lan eta ezagutzengatik, artean, zientzian eta filosofian arrasto handia laga zuen. Horrez gain, Weimarko gortean kargu garrantzitsuak izan zituen, besteak beste. Bere lehen lanek erromantizismoaren hedapenean biziki lagundu zuten. Italiara egindako bidaia luzearen (1786-1788) itzuleran, ideal klasikoagoak azaldu zituen. Alderdi filosofikoan, sistema zehatzik landu ez zuen arren, bere pentsamenduan Spinoza eta Schellingen eragina nabari da, eta naturalismo panteistarako joera argia.

Itzultzailea

Matías Múgica (Iruñea, 1961). Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Itzulpen Masterra egina du. Nafarroako Administrazioan lan egin du itzultzaile eta editore. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu, besteak beste L.F. Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio eta Maupassantenak, Igelan ia guztiak. Itzulpen onenaren Euskadi Saria jaso zuen 2017an Testamentuaren itzulpenagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

176

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-939459-8-5

Argitaratze data

2013/11/13

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!