Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Gaueko hegaldia

Gaueko hegaldia

10,00

Arrastirian abiatu eta goiztirian finitzen da nobela hau.

 

Erdian gaua dugu, lurra irensten duen ore lodi iluna,izarrak galbide dituen urruntasuna.

 

Gauaren erdian Fabien eta Riviere. Bata karlingan eta bestea bulegoan, lanean ari dirapilotua eta hegaldien arduraduna. Ez dira luzazsolastatzen. Eginean bizi dira pertsonaiak, eginak ditu bizi.Hitzik beharrenak telegrafoz arribatzen dira. Astun,galernak zamaturik.

 

Apaindura gutxiko, indartsu, zehatz, estilo klasikoanidatzia baina baliabide poetikoz betea dugu nobelahau, alderaketa dotorez, iduri ederrez, oro aburuausart baten zerbitzuan: zoriona ez ote datorren,askatasunetik baino, egiteko baten onartzetik…

 

Gaueko hegaldia 1931n argitaratu zen. Femina sariaeman zioten, Clarence Brown-ek filmatu egin zuen1933an (Clark Gable, John Barrymore), eta Luigi Dellapicolak opera bihurtu 1955ean.

 

Itzultzailea: Koldo Izagirre.

Saila Etiketak: , ,

Antoine Saint-Exupery

Hegazkinen munduarekin obsesionatu bizi izan zen. Munduko lehen posta zerbitzuetan aritu zen: Frantziako Aeropostale Elkartearentzat lan egin zuen, bai Europan, bai Afrikako kolonietan. Garai horretan hainbat ipuin idatzi zituen. Saint-Exupéryren lanak jatorri autobiografikoa du, baina fikzioz zipriztinduta dago. 1943an, berriz ere armadan sartu zen eta 1944ko uztailaren 31ra arte borrokatu zen, bere hegazkina Marseillako kostaldearen aurrean desagertu zen arte. 1994an bere hegazkinaren zati batzuk berreskuratu ziren eta 2008an pilotu alemaniar batek Saint-Exupéryren aparatua bota zuena bera izan zela onartu zuen.

Diotenez, “Saint-Ex” (hala deitzen zioten gertukoek) oso idazle perfekziozalea izan zen. Ez dakigu bere buruari eskatzen zion mailara iritsi ote zen, baina zalantza izpirik gabe, aparteko lana da Gaueko hegaldia izeneko hau. Koldo Izagirrek, bere aldetik, itzulpen lan honekin argi utzi du (beste behin ere) zein mailara arte irits daitekeen bere perfekziozaletasuna. Ipar Euskal Herriko idazlea bailitzan, itzulpen lan totala egin du Izagirrek, muturreraino zaindua eta maisutasunez burutua. Erabat ohituta ez gauden Hegoaldeko irakurleontzat, alboan hiztegia izatea komeni da (neronek, ia bost dozena hitz bilatu ditut). Esan gabe doa, Igela argitaletxeak ere argi utzi du (beste behin ere) bere katalogoa kalitatearen sinonimo dela.

Ion Olanok, 2009ko apirilaren 24ean.

Saint-Exupéry hegazka grinak zoraturiko menturazale porrokatua baino areago izan zen: prosaz idazten zuen poeta, Frantziako moralista handien iturrietatik edaten zuen humanista, irudimen handiko marrazkilaria, asmatzaile bikaina, lagun atsegina gerran nahiz bake garaian, konde titulua alde batera uzten zuen aristokrata erromantiko pobretua, armadako kapitain gradua saihets utzita eskuadrilako lagunen aurrean 1939an “Saint- Exupéry, pilotua” esanda agertu zen pertsona. Hamabi urterekin joan zen hegazkinez aurreneko aldiz, eta hogeita batekin pilotua zen.

Karlos Del Olmok, 2009ko otsailaren 27an.

Itzultzailea

Koldo Izagirre (Altza-Antxo, 1953). Literatur itzultzaile emankorraz gain, euskal idazle oparo eta berritzaileenetakoa da Koldo Izagirre. Literatur genero guztietan (poesia, nobela, saiakera, ipuingintza eta kazetaritzan) nabarmendu da, hala nola hiztegigintzan. Sormen lan ugariz gain, hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, baita munduko literaturako lanak euskaratu ere. Euskal zinean, euskarazkoaren hastapenetan, garrantzia handia izan zuen, gidoigile eta proiektu sortzaile legez. Ibilbide luze honetan filmak zuzendu ere egin ditu.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

102

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-83-4

Argitaratze data

2008/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!