Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Gauaren muturrerainoko bidaia

Gauaren muturrerainoko bidaia

21,00

Bidaiatzea oso da probetxuzko gauza, irudimenari eragiten dio. gainontzeko guzia desilusio eta neke hutsa. gure bidaia hau, berriz, zeharo da alegiazkoa. Hortik du indarra. Bizitzatik heriotzara doa. Gizaki, animalia, herri eta gauzak, dena da irudimenezkoa. Elaberria da, fikziozko kontaera besterik ez. Hala dio Littrék, behin ere hutsegiten ez duenak. Eta gainera mundu guziak libre du horrenbeste egitea. Begiak ixtea nahikoa du. Bizitzaz bestaldean dago.

 

Itzultzailea: Matías Múgica.

Saila Etiketak: , ,

Louis-Ferdinand Céline

Langile familia bateko seme bakarra, eskola pribatu batera joan ahal izan zuen bere amonaren oinordetza xumeari esker. Bere gurasoek Alemaniara eta Ingalaterrara bidali zuten hizkuntzak ikastera. Domina Militarra jaso zuen 1914an Lehen Mundu Gerran parte hartzeagatik; zauri larriak jasan zituen bertan. Medikuntzan doktoratu zen Parisko Unibertsitatean, baina bere eleberriengatik arrakasta lortu eta ofizioa laga zuen. Bere antisemitismoa zela eta, nazismoaren kolaborazionismoagatik salatua izan zen, eta Frantziatik erbesteratu behar izan zuen 1944an, gobernuak sei urte beranduago itzultzen utzi zion arren. Bere estilo biziak ondorengo idazleengan eragin izugarria izan zuen, eta kritikak XX. mendeko frantziar idazlerik garrantzitsuenetakotzat jotzen jarraitzen du.

Oraindik ere Célineren kasua partikularra da. Urteak igaro dira hari buruzko biografia dezenteko bat argitaratu gabe. Batzuek ez diote barkatzen iraganean kolaboratzaile izana; besteei berdin zaie Célineren ideologia; 'Voyage au bout de la nuit-Gauaren muturrerainoko bidea' nobela onesten dute, nobela ona delako. Beti dago hirugarren bidea. Ez da ezer ahaztu behar , baina bereiztu behar dira gizona eta idazlea. Célineren kasuan, dena dela, zaila da oso bereizketa hori. Nola uler daiteke 'Voyage au bout de la nuit' idatzi zuenak era berean idaztea 'Bagatelles pour un massacre', panfleto antisemistarik gogorrena, Célineren hitzetan "gorrotoz betetako panfletoa?". Komikoa edo paradojikoa izango zatekeen liburu hori, gaur egungo ikuspegitik begiratuta ere, II Gerratean hainbeste judutar sarraskitu izan ez balituzte, Célinek bere liburuan erabiltzen dituen argumentoak erabiliz. Céline kontresanez beterik agertzen zaigu. Mirande bezala, baina Mirande harekin alderatuz haur besoetakoa besterik ez da.

Felipe Juaristik, 1993ko otsailaren 7an.

Itzultzailea

Matías Múgica (Iruñea, 1961). Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Itzulpen Masterra egina du. Nafarroako Administrazioan lan egin du itzultzaile eta editore. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu, besteak beste L.F. Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio eta Maupassantenak, Igelan ia guztiak. Itzulpen onenaren Euskadi Saria jaso zuen 2017an Testamentuaren itzulpenagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

616

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-15-5

Ber. ISBN

978-84-87484-15-5

Argitaratze data

1992/12/12

Ber. argitaratze data

2016/10/30

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!