Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Ballantraeko premua

Ballantraeko premua

15,00

Robert Louis Stevensonen izena eta ospea batez ere Altxor uhartea eta Jekyll Dk. eta Mr. Hyderen kasu bitxia nobeletan oinarritua bada ere, Ballantraeko Premua miresgarria da bere sakontasun, indar eta pertsonaien anbiguotasunagatik.

 

Stevensonek, idazle bezala heldutasunera iritsirik, bere idazkera-baliabide guztiak kontzentraturik erabili zituen nobela honetan, eta hor datza bere indarra.

 

Bi anaia dira ixtorio honetako pertsonaia nagusiak, lurralde desberdinetan -Eskozia, Frantzia, Estatu Batuak, India- gertatutako abenturak kontatzen zaizkigu, baina nobela honek gizakiaren funtsezko bikoiztasuna barrutik biziarazten digu batez ere.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

Robert Louis Stevenson

Idazle eskoziarra izan zen. Ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat da: eleberriak, poesia, saiakerak eta bidaia-kronikak idazten zituen. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borgesek, Ernest Hemingwayek, Rudyard Kiplingek edo Vladimir Nabokovek. Idazle garaikide hainbatek arbuiatu zuten ospe handiegia zeukalako eta ez zelako modernismoaren definizioan sartzen. Geroago, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi eta literaturaren betiko izen handien artean tokia egin izan diote. Euskaraz itzulitako bere lanak dozenatik gora dira.

“Gertaera bitxi hauen egia osoa da jendeak aspaldidanik espero zuena eta haien jakin-minak ongi-etorria egingo diona”, du abiapuntu. Kapela, ezpata edo dagokiona aldean hartu eta “Ballantraeko Premua”ren orrialdeetan barrena nabigatzea baino ez da behar. Plazer soil bezain atseginagatik: irakurtzea. Supazterrean belarrira xuxurlatzeko moduko istorioak baitira, zerbait izatekotan, Stevenson eskoziarrak kontatu zituenak.

Mikel Elorzak, 1995eko otsailaren 19an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

320

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-19-3

Argitaratze data

1997/02/27

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!